Erakundea
Iruñeko Orfeoia Europako musika-erakunderik zahar eta bizienetariko bat da bere kategorian. Bazkideek osatzen dute, eta haiena da erakundearen ondarea mantentzeko eta etorkizuna egituratzeko ardura.
Xedea
Iruñeko Orfeoiaren xedea musikaren adierazpide guztiak (musika korala, bereziki) landu, garatu eta hedatzea da, Iruñeko eta Nafarroako kultura ordezkatuz. Halaber, gizarteari zerbitzua emateko bokazioa du, honela:
-
Giza kalitate eta kalitate tekniko garaieneko koruak sortuz.
-
Bere egiten jakitea (know how) eta ondarea (1865etik dator) kudeatuz, gordez eta garatuz.
-
Berrikuntza musikalari sostengua emanez.
-
Prestakuntza sustatuz eta musika gizartera gerturatuz.
-
Erakunde gisa liderra izanez.
-
Bere jarduerak hedatuz.
Ikuspegia
Iruñeko Orfeoia Espainiako erreferentzia-erakunde musikala izango da, arrazoi hauengatik:
-
Bere koruen kalitatearengatik eta nazioarteko esparru sinfoniko-koralean duen ospearengatik.
-
Bere bikaintasun instituzionalarengatik, antolakuntzaren egonkortasunean eta kudeaketaren kalitatean oinarrituta, enpresa-irizpideekin eta ikuspegi estrategikoarekin.
-
Musikaren ezagutza sustatzeagatik eta musika herritarrei gerturatzeagatik.
-
Nafar gizartea Orfeoiaren balioekin identifikatzeagatik.
Balioak
-
KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA: koruena, zuzendaritzarena eta talde profesionalarena, giza alderdiei zein alderdi teknikoei dagokienez.
-
GIZARTE-ERANTZUKIZUNA: gizarteari zerbitzua emateko bokazioa, musika gerturatuz, prestakuntzari garrantzi berezia emanez.
-
ESKARMENTUA: historia gordetzea, Iruñeko Orfeoiaren egiten jakitea kudeatu eta garatzea.
-
TALDE-LANA: koordinazioan, osagarritasunean, komunikazioan, konpromisoan, konfiantzan eta autoestimuan oinarrituta eraikitzea taldea.
-
PERTENENTZIA-HARROTASUNA: Erakundearekiko.
-
ORFEOILARIARENTZAKO ORIENTABIDEA: Erakundeko jarduera guztietan.