Iruñeko Orfeoia, 1865az geroztik

Bazkideak

Hasieratik bertatik, hau da, XIX. mendeko azken herenetik, Iruñeko Orfeoia irabazi-asmorik gabeko elkarte zibila izan da, ordutik Elkarte Koral izendatua. Bazkideek osatzen dute erakundea, honela antolatuta: Ohorezko Bazkideak, Merituzko Bazkideak, Bazkide Abeslariak, Bazkide Abeslari-gaiak, Bazkide Babesleak eta Musika-eskolako Ikasleak.

Erakundearen Estatutuetan jasotzen denez, Iruñeko Orfeoiaren berehalako xede espezifikoa musika korala lantzea eta arte hori bere adierazpide guztietan sustatzea da, Iruñearen eta Nafarroaren izena duintasunez eramanez nahinora.

Koru bat musikaren abangoardian izateaz gain, erakundeak beste bi asmo nagusi ditu: batetik, irakasteko bokazio handia musika lantzean eta, bestetik, ondare historiko eta musikala sustatzea eta hedatzea gizartearentzako zerbitzu gisa. Izan ere, aparta da gure aurrekoek urteetan utzitako ondare historiko eta kultural, eta babestu beharra dago.

400 lagun baino gehiagok osatzen dute Iruñeko Orfeoia gaur egun.

Cuadro de honor con componentes del Orfeón Pamplonés en 1898 incluyendo a Pablo sarasate como presidente honorífico de la institución Cuadro de honor con componentes del Orfeón Pamplonés en 1898 incluyendo a Pablo sarasate como presidente honorífico de la institución