Haur Korua
6 eta 10 urte arteko hirurogeita hamar haurrek osatze dute Iruñeko Orfeoiko Haurren Korua.
Haurren Koruko helburuetako bat, Orfeoiko gaztetxoenena alegia, haurrek musikarekin gozatzea da. Horretarako musika- eta ahots-prestakuntza ematen zaie.
Txikiek abesbatzen mundura gerturatzeko oinarria izango den diziplina jasotzea bilatzen da. Haurrek errepertorio ezberdinak lantzen dituzte, pianoaren eta, batzuetan, ganbera-orkestren akonpainamenduarekin.
Haurren Koruko kideek hainbat kontzertutan parte hartu dute, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin edo Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko Orkestrarekin, esaterako, Igor Ijurra edo Koldo Pastor maisuen zuzendaritzapean abestu dute, eta Iñigo Casalí eta Lorenzo Ondarra egile nafarren gabon-kantak estreinatu dituzte.
Haurren Koruak Gurutze Gorria, Nuevo Futuro edo UNICEF elkarteen kontzertuetan parte hartu ohi du, besteak beste, baita Nafarroako hainbat musika-ziklotan ere. Bere kideak Iruñeko entzunareto nagusietan jardun dira, Baluarten edo Gayarre antzokian, esaterako. Iruñeko Udalak antolatzen dituen kontzertu eta jardueretan ere parte hartu ohi du, hala nola Gabonetako pregoi tradizionalean edo Iruñeko Orfeoia parkearen inaugurazioan.
Eduardo Bazoren eszena-zuzendaritza eta Josu Elberdinen musika izan dituen Denbora ipuin musikaleko protagonista da Haurren Korua. Nafarroako hainbat kultura-etxetan eman dute hori, baita Iruñeko Gayarre antzokian ere. Orfeoiko Eskolaniarekin batera, Eva Ugalderen Tula ipuin musikala interpretatzen du, Iruñeko Zentral aretoan estreinatua kafe-antzerki formatuan.