Iruñeko Orfeoia, 1865az geroztik

Eskolania

Hamaika eta hamasei urte arteko ikasleek osatzen dute Iruñeko Orfeoiko Eskolania.

A capella lanen errepertorioa lantzen du bereziki, pianoz lagundurik, baina gero eta gehiago murgildu da proiektu sinfoniko-koraletan.

Behin baino gehiagotan interpretatu du Carl Orffen Carmina Burana kantata, baita Mahleren Hirugarren eta Zortzigarren sinfoniak ere, Bestetik, Hans Krásaren Brundibár edo Pucciniren La Bohème eta Tosca operetan aritu da. Sona handiko maisuekin aritu da, hala nola Valéry Gergiev, Oleg Caetani eta Miguel Angel Gómez Martínezekin, eta Ainhoa Arteta bakarlariekin ere.

Hainbat ziklotan ere parte hartu du, San Clementeko Polifonia Erlijiosokoan, Cuencan, eta Ejea de los Caballerosko Koruen Lehiaketan, Zaragozan, adibidez.

Kataluniako Orfeoiko Haur Koruarekin eta Valentziako Haur Orfeoiarekin abestu du. Azken urteotan, Europako Parlamentuan (Brusela), Nafarroako Parlamentuan eta Vianako Printzea Kultura Sarien entrega-ekitaldian parte hartu du.

Juan Bonal, Nuestra Voz en el Mundo GKEarekin konpartitzen duen proiektuan ere parte hartzen du.

Zumarragako La Antiguako koru-lehiaketa irabazi ostean, Koruen Sariketa Nazional Handian parte hartu du, Ejea de los Caballerosen.

Gabonetako kontzertu tradizionala interpretatu du Eskolaniak, Zarzuelako antzokian, Madrileko Erkidegoko Orkestrarekin, Cristobal Soler-en zuzendaritzapean.

vlv3546