Iruñeko Orfeoia, 1865az geroztik

Ikasketak eta irakasleak

Musika Eskolaren helburua txikienak trebatzea eta musikaren mundura gerturatzea da, ez eskoletan bakarrik, baizik eta benetako agertokietan egiten dituzten emanaldien bitartez ere. Guztira, lau taldek jasotzen dute musika-heziketa Orfeoian: Hastapen Taldea, Haurren Korua, Eskolania eta Gazteen Korua.

Juan Gainza Berro Eskolaniako eta Gazteen Koruko zuzendaria da, baita Musika Lengoaiako irakaslea ere. Teresa Apesteguia Guillen Haurren Koruko zuzendaria da, eta Musika Lengoaiako irakaslea. Diana Yerrok, Orfeoiko pianista titularrak, Musika Lengoaia eskolak ere ematen ditu.

 

 

Juan Gainza Berro

Biolontxeloko eta Ganbera Musikako goi mailako irakasle da Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Nagusian, eta Zuzenbidean lizentziaduna ere bada Nafarroako Unibertsitatean.

Izaskun Arruabarrenarekin ikasi du kantua, eta diziplina horri buruzko hainbat ikastaro hartu ditu, baita Koru Zuzendaritzako ikastaroak ere.

Eskolaniako zuzendaria izan da 2004az geroztik, eta errepertorio sinfoniko-koralaren esparruan sartu zuen korua, Mahlerren Hirugarren eta Zortzigarren sinfoniak edo Carl Orffen Carmina Burana lanekin, besteak beste, baita operaren munduan ere, Hans Krasaren Brundibar edo Pucciniren La Bohème edo Tosca lanen eskutik, esate baterako.

Gainzaren zuzendaritzapean, Zumarragako La Antigua koru-lehiaketan parte hartu zuen Eskolaniak lehendabiziko aldiz, eta sari absolutua eta interpretaziorik onenaren saria lortu zituen.

Hamazazpi eta hogeita hiru urte bitarteko gazte iruindarrek osatutako Orfeoiko Gazteen Koruko zuzendaria ere bada Juan Gainza.

Gazteen Koruak Moreno Torrobaren Luisa Fernanda zarzuela interpretatu du Gayarre antzokian, eta, Sinfonietta Academica-rekin batera, Mozart, Beethoven, Buxtehude, Pergolesi eta Vivaldiren lanak interpretatzen ditu, baita Lorenzo Ondarra musikagile nafarrarenak ere. Hainbat jaialditan parte hartu du (azken emanaldia Bidasoako Koruen VIII. Jaialdian eskaini du).

Iruñeko Orfeoiarekin ere aritu da Gazteen Korua: Fauréren Requiem, Verdiren Requiem, Beethoven Missa Solemnis eta Orffen Carmina Burana, besteak beste.

 

 

Teresa Apesteguía

Zeharkako Flautako irakasle tituluduna da Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Nagusian; Kantua ere ikasi zuen han.

Ibilbide luzea du Musikako irakasle gisa Iruñeko eta Nafarroako hainbat zentrotan.

Haurren Koruko zuzendari gisa, nabarmen zabaldu du koruaren errepertorioa, eta garrantzi handiko proiektuei ekin die. Izan ere, Josu Elberdinen Denbora ipuin musikala egin du, Eduardo Bazoren eszena-zuzendaritzapean, baita Eva Ugaldek Iruñeko Orfeoiaren 150. urteurrenerako propio sortutako Tula ipuin musikala ere (Haurren Koruak eta Eskolaniak parte hartu dute azken horretan). Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, Pablo Sarasate Kontserbatorioko Orkestra Gaztearekin eta beste zenbait ganbera-talderekin ere gauzatu ditu proiektu batzuk.

 

 

Diana Yerro Landajo

Iruñeko Orfeoiko pianista titularra da, 2007. urteaz geroztik, baita Haurren Eskolako eta Eskolaniako haurren Musika Lengoaiako eta Pianoko irakaslea ere. Halaber, hiru Koru Gazteetako pianista da.

Piano klasikoko goi mailako titulua du Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Nagusian. Gero, Adela Martinekin zabaldu zituen ikasketa horiek. Eulalia Soléren eskola magistralak ere jaso ditu.

2002an, epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Fernando Remacha Ganbera Lehiaketan.

Ospe handiko zuzendariekin aritu da pianista laguntzaile gisa, hala nola Ernest Martínez Izquierdo, Maximiano Valdés, Cristóbal Soler, Christian Mandeal, Juanjo Mena, Roberto Faurés, Alejandro Posadas, Simon Halsey, Antoni Ros Marbá, Gerd Albrecht eta Rafael Frühbeck de Burgosekin.

Pianista gisa, Koru Gazteen kontzertuetan parte hartu du hainbat entzunaretotan (Baluarte, Gayarre antzokia, Bartzelonako Petit Palau, Bruselako Europako Parlamentua edo Madrileko Casa América), baita jaialdi batzuetan ere (Miramoneko Matinalak eta Cuencako Musika Erlijiosoko Jaialdia).

La Fura dels Bausekin batera, Cap Roigeko Jaialdian parte hartu zuen (Girona, 2011), Orffen Carmina Burana ikuskizun-proiektuan.

Halaber, kontzertu ugaritan parte hartu du Nafarroako herri askotan, Koru Gazteetako pianista gisa.

Juan Gainza Juan Gainza
orfeon3002_1